XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SARRERA.

Aurreko ikasgaian kolisioen teoria erabili da erreakzio-abiadura teorikoki azaltzeko.

Teoria horrek zituen mugak laburki aipatuko ditugu: - Kolisioak energia jakinarekin gertatu behar du.

- Kolisioak orientazio egoki batekin gertatu behar du.

- Kolisioa bi molekula ezberdinen artean gertatu beharra dago.

- Sortutako produktuen egitura birmoldatu beharra dago.

Kolisioen teoriak gas egoeran gertatzen diren erreakzio bimolekularrentzat bakarrik balio du.

Baina deskonposiziozko erreakzioak esplikatzea nahiz Lindemannen hipotesia erabilita ere zaila da.

- Erreakzio trimolekularrak esplikatzea zaila da teoria hau erabiliz zeren estadistikoki bi molekula ezberdinen arteko talkaren probabilitatea txikia baita; zalantzarik gabe, talka hirukoitzarena oraindik txikiagoa da eta erreakzioa ezinezkoa izango da.

- Muga hauek izan arren gas-fasean gertatzen diren erreakzioentzat nahiko ona da teoria hau.

- Baina erreakzio gehienak disolbatzaile baten barruan gertatzen dira eta ezin da onartu molekulen arteko mugimenduak gas-fasean gertatzen ziren mugimenduen berdinak izatea, zeren erreakzio hauetan disolbatzaile molekulak ere izango dira eta horregatik disolbatzaile molekulekin talka gertatzeko probabilitateak oso handiak izango dira.

- Kolisioen teoria egoera kondentsatuetan gertatzen diren erreakzioak esplikatzeko ez da baliogarria.

Abiadura absolutuen teoria aurkeztu aurretik komenigarri da oreka kimikoaren mekanika estadistikoa tratatzea.